Logotipo Zumaia Turismoa Menu arriba Euskara Castellano English Français Catalá Zumaiako Udala Algorri Ezagutza Etxea Done Jakue bidea Zumaian
Ezagutu Zumaia Argazkia
Menu

Zumaia » Kokapena » Komunikazioak eta sarrerak

Zumaiako sarrera
Zumaiako sarrera

Zumaia bi komunikazio ardatz garrantzitsuren lotunea da: Donostia-Bilbao ardatzarena eta Zumaia-Zumarraga ardatzarena. Aspalditik datorkio lotune izate hori, Urolako trenbideak Donostia-Bilbao linearekin bat egin zuenetik, alegia.

Urolako trena desagertu bazen ere, gaur egun lotune garrantzitsu izaten jarraitzen du Zumaiak. Zumarraga edo Azkoitia aldetik etortzeko, autobus moderno eta azkarrak dituzu, lehen trenak egiten zuen ibilbide berbera jarraituz.

Donostia eta Bilbo aldetik etortzeko, berriz, betiko trena duzu, berritua: 40 minutuan garamatza Donostiara, eta sarri-sarri ibiltzen da, ordu erditik ordu erdira astegunetan —gutxi gorabehera—, eta pixka bat bakanago asteburu eta jaiegunetan.

Horrez gain, autopistaz ibiltzen diren autobusak ere badira, Donostiatik etortzeko eta itzultzeko. Hauek ere sarriak direnez, oso komunikazio ona dugu Gipuzkoako hiriburuarekin eta bidean dauden herriekin.

Gernikako Zubia
Gernikako Zubia

Kotxez, berriz, bi bide nagusi dituzu Donostia-Bilbao ardatzean: N-634 errepidea eta Bilbao-Behobia A8 autopista. Ahal izanez gero, hobe duzu kostako errepidea hartzea, txoko zoragarriak ikusteko aukera izango baituzu: Zumaia-Zarautz zatia itsasertzetik doa oso-osorik, eta ikuskizun paregabeak eskaintzen ditu. Gainera, geldiuneak egiteko leku bat baino gehiago aurkituko duzu (aparkaleku txikiak, alegia) hamar kilometro horietan zehar.

Beste alderantz ere —Bilbo aldera— merezi du N-634 errepidea erabiltzea, batez ere Debaraino: bista ederrak baitaude errepide osoan zehar, bai mendi artean, bai itsaso ondoan. Presaka baldin bazatoz, ordea, hobe duzu Bilbao-Behobia autopista hartzea. Izan ere, Zumaiatik Bilbora 45 minutuko bidea dago autopistaz, eta Donostiara, berriz, 25 minutu inguru.

Zumaia-Zumarraga ardatzean, berriz, Urola haranean gora doan errepidea duzu, hamabost minutuan Loiolara eta, hiru ordu laurden eskasean, Zumarragara eramango zaituena.

Europako eta munduko hiri handiekin lotzen gaituzten aireportuei dagokienez, hauexek dituzu hurbilenak: Hondarribia (35 minutura), Miarritze (45 minutura), Loiura (50 minutura) eta Foronda (ordu t'erdira).

Distantzia handiko trenak ere ez dira urrun geratzen: Bartzelona edo Madrildik etortzeko, Zumarragan dago hurbilena. Frantziatik bazatoz, Abiadura Handiko Trenak eta tren arruntek Hendaian edo Irunen utziko zaituzte, eta handik Donostiaraino erraz jarrai dezakezu.

Azkenik, badira, pixka bat urrutiago, Zumaiarekin oso ondo lotuta dauden beste herri batzuk ere, nahiz eta, kasu horietan, lotura metaforikoa izan: Zumaglia herri italiarra eta Zud Daira sahararra (Zumaiarekin orain urte batzuk senidetu diren herriak dira).

Gomedatutako bereizmena 1024 768tik
Ezagutu Zumaia Informazioa Nola iritsi Non lo egin Non jan Zer egin