III. ARGAZKI RALLYA ERAKUSKETA, irailaren 26tik urriaren 12ra arte
18:00etatik 20:00etara ALONDEGIA aretoan, iazko argazki rallyan parte hartu zuten argazkilarien lanak ikusgai. Urriaren 3an IV. Argazki Rallyko sariak banatuko dira.
OLARRO EGUNA, irailak 20
09:00etan DIANA txistulariekin.
Goiz partean IV. ARGAZKI RALLYA. Izen-ematea turismo bulegoan 08:30etik 09:30era. Sari-banaketa urriaren 3an izango da Alondegian.
10:00etatik 13:00etara sukaldariak lanean Eusebio Gurrutxaga plazan: OLARRO LEHIAKETA GASTRONOMIKOA, herriko elkarte eta koadrilen artean.
10:00etan Eusebio Gurrutxaga plazan, batel-estropadan parte hartuko duten arraunlari guztiei dortsalak banatuko zaizkie.
Jarraian NīDIAKHASS RHYTHM perkusio taldeak lagunduta arraunlari guztiekin KALEJIRAN estropada eremura abiatzea. Zumaiako Tabernariek babestutako ekitaldia.
11:00etan Txomin Agirre kaian koadrilen arteko batel-estropada, OLARRO EGUNEKO II. BANDERA.
11:00etatik 12:30era Gernikako Parkean HAUR ETA GAZTETXOENTZAT AINTZINAKO JOLASAK (zinta harrapatzea bizikletan, eltxetxoak puskatzea...), Itxas-Gain Elkarteak antolatuta.
11:00etatik 14:00etara Gernikako Parkean, ELIKAGAIEN AZOKATXOA eta dastatzeko aukera.
11:00etatik 14:00etara atea zabalik KOFRADIAN, ARRAINEN BENTA ARETOA ikusteko.
11:15ean HAMAIKETAKOA Pulpo elkartean olagarro-harrapatzaile izandakoentzat.
12:00etan SUGARRI TXARANGAren kalejira.
12:30ean BEHEKO PLAZA ABESBATZAren saioak herrian zehar.
13.00etan OLARRO LEHIAKETA GASTRONOMIKOko epaia eta sari-banaketa. Epaian ARZAK jatetxeko taldeak hartuko du parte.
13:30ean OLAGARRO-ZOPA txosnetan.
14:30ean HERRI BAZKARIA.
17:00etan Txomin Agirre kaian koadrilen arteko batel-estropada, OLARRO EGUNEKO II. BANDERA. Irabazleek helmugan bertan jasoko dute bandera.
17:00etatik 20:00etara atea zabalik KOFRADIAN, ARRAINEN BENTA ARETOAN.
18:00etatik 19:30era Zubitxikiaren eta zubi berriaren artean GAZTETXOENTZAT URETAKO JOLASAK (kukaņak, zinta harrapatzea kamara gainean
), Itxas-Gain Elkarteak antolatuta.
18:30etik aurrera txosnetan olagarro-brotxetak eta sagardoa.
Ordu berean BATUCANDO perkusio taldearen kalejira.
20:30ean, Getariako konpartsaren Al Andalus ikuskizuna, kaleetan zehar (Amaiako plazan hasi eta Eusebio Gurrutxaga plazan bukatu).
23:00etan, Eusebio Gurrutxaga plazan DANTZALDIA, DJ JON disko-jartzailearen eskutik.
|