Logotipo Zumaia Turismoa Menu arriba Euskara Castellano English Français Catalá Zumaiako Udala Algorri Ezagutza Etxea Done Jakue bidea Zumaian
Ezagutu Zumaia Argazkia
Menu

Zumaia » Artea » Beobide museoa

Maria eta Jose ikastetxea
Beobide Museoa



Julio Beobide zumaiarra 1891n jaio, eta 1969an hil zen. Hainbat eskultura lan egin zituen artista honek, beti bide pertsonala bati jarraituz. Ia bizitza osoa Zumaiatik irten gabe eman zuen. Euskal Herriko eskulturaren barruan, XIX. mende bukaeran jaio ziren artisten belaunaldian sailkatuko genuke. Gerra Zibila ezagutu zutenen belaunaldia da, eta ezaugarrien artean errealismo kostunbrista egiten zutela aipatu behar da.

Beraz, Beobidek euskal eredu herrikoiak eta eskultura erlijiosoa landu zuen nagusiki. Gaiak irudikatzeko, mende hasierako formaren esentziaren aldeko joerak aukeratu zituen, apaingarrizko xehetasunak alde batera utziz. Horren eraginez, eskultura soil eta gogorrak egin zituen, askotan irudigintzaren errealtasun tradizionala berrituz eta espresioaren bideak exajeratuz (esaterako, Kristoak).

Eskultorearen lantokian museoa egin da, eta, bertan, zirriborroak eta artelanak ikusteko aukera dago gaur egun. Hainbat material landu bazituen ere, egurra zuen gogokoen, eta material horri lantzen ari zen heriotza iritsi zitzaionean: bukatu gabe utzi zuen egiten ari zen Kristo hilaren irudia.

Gomedatutako bereizmena 1024 768tik
Ezagutu Zumaia Informazioa Nola iritsi Non lo egin Non jan Zer egin