Zumaia » Artea » Maria eta Jose ikastetxea
 |
| Maria eta Jose ikastetxea |
|
Herrian daukagun arkitektura garaikidearen adibide bakarra da. Luis Peña Gantxegi eta Eduardo Mangadaren artean egin zuten eraikinaren proiektua, eta 1970. urtean eraiki zen. Materialen konbinaketa polita egiten dute teilatuaren arbel beltzak eta hormen adreilu gorriak. Hala ere, ezin dugu kristalaren protagonismoa ahaztu: ikastetxeetan argiak nagusitasuna duenez, horma ia guztiak daude zulatuta, leiho jarraituak eginez.
Tipologia aldetik ez dakar berrikuntza handirik, espazioak patio baten inguruan antolatzen baitira, mota horretako beste hainbat eraikinetan gertatzen den moduan. Hala ere, eraikinaren erdiko atalaren eraikuntza sistema aipatu behar da, erdiko koloma bakar baten inguruan eraikita baitago. Honek espazioaren erabilgarritasuna errazten du, ez baitago tarteko kolomak jartzeko beharrik.
|