Zumaia » Artea » Olazabal, Uriarte eta Palazio Handixa
 |
| San Juan iturri eta Olazabal jauregia |
|
Juan de Olazabalek Felipe IV.aren idazkaria eta Inkisizioaren "Contador General" izandakoak eraiki zuen XVII. mendean. Garaiko jauregiaren ereduari jarraitzen dio: behean, sarrera leihoz inguratua; goian, balkoiak burnizko barandilekin, eta leihoen artean, familiaren armarriak. Azkenik, teilatuaren egurrezko erlaiza irtena dekorazio ugarirekin. Fatxada nagusia hareharri onekoa da; besteak zurituta azaltzen badira ere, aipatzekoa da lorategiek pixkanaka hartzen duten garrantzia, atzeko magnolio zaharrean ikus dezakegun moduan.
|