Zumaia » Artea » San Jose komentua
Eskeko ordenek XVII. mendean izan zuten garapenaren isla da karmeldar oinutsen komentua. Francisca Labaienek fundatu zuen 1609. urtean. Labainenek bere dorretxea eman zuen komentua egiteko, eta hura Teresaren erreformak ezarritako arauei jarraituz egin zen. Komentua eraikin soil xamarra da, Karmeldarren ordenak proposatzen zuen bizitza motarekin bat eginez eraiki baitzen. XX. mende hasieran jarritako koloma handiak dira fatxadari monumentaltasun kutsua ematen dioten elementu bakarrak.
Barruan, Gurutziltzatuaren irudia dago, XVII. mende hasieran egindakoa. Erromanismoaren azken jarraitzaileenetakoa zen Larrearena izan daiteke.
|