Zumaia » Artea » Arritokietako Andre Maria
 |
| Arritokietako Andre Maria ermita |
|
Ermita hau Zumaiako zaindaria den Amabirjina babesteko eraiki zen. Ermitan XVI. mendeko Amabirjinaren eskultura ikus daiteke, XVII. mendeko erretaularen barruan jarrita. Erretaularen behealdea XVI. mendeko triptiko batek osatzen du, hispano flamenko estilokoa. Bertan, Pietatea azaltzen da erdian, eta alboetan, berriz, San Frantzisko (hala dirudi) eta San Joan Bataiatzailea.
 |
| Arritokietako Andre Maria |
|
Bi oholez osatutako pintura ere kontserbatzen da erretaula honetan: XVI. mendekoa da, Flandesko estiloaren eragin nabarmena du, eta, bertan, Santa Katalina eta Santa Barbara irudikatzen dira. Alboetan, Loiolako San Inazioren koadroa, Lekuonak 1874an pintatutakoa, eta Borjako San Frantziskorena, J.J. Etxanizek 1889an eginikoa ikus daitezke.
|